Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioa Seguran ospatuko da ekainaren 27tik 29ra

Dokumentuaren akzioak

Gazteen Dantza Topaketaren hirugarren edizioa Seguran ospatuko da ekainaren 27tik 29ra

Komunikabidea
Goierri Irrati Telebista
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2025/02/18
Lotura
Goierri Irrati Telebista

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatua, 15 eta 25 urte bitarteko dantzariak izango dira protagonistak.

Euskal Herriko dantzari gazteak biltzea du helburu topaketak, dantza internazionalen belaunaldien arteko erreleboaz hausnartuz eta komunitate sentimendua indartuz.

15 eta 25 urte bitarteko dantzariak izango dira protagonistak eta ehun gaztetik gora parte-hartzea aurreikusten dute. Topaketan, dantzarako, hausnarketarako, esperientzien trukerako era kultur jardueretarako lekua egongo da.

Gazteen Dantza Topaketan izena emateko epea otsailaren 24an irekiko da eta martxoaren 21a arte egongo da zabalik gazteendantzatopaketa.eus webgunean edota gazteendantzatopaketa@gmail.com helbidera idatziz.

Gainera, gaur (otsailak 18) gaueko 20:30ean online informazio-saioa egingo da, xehetasun gehiago jakin nahi dutenentzat. Saio informatibora gehitu nahi izanez gero, bete hurrengo galdetegia: https://bit.ly/infosaioa

Dokumentuaren akzioak