Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Gazteek etxera etortzean giro ederra sortzen dute»

Dokumentuaren akzioak

«Gazteek etxera etortzean giro ederra sortzen dute»

Miren MARTIN | Doneztebeko gaztea

Baserriz-baserri zortzi urtez ibili ondotik, bere etxean hartzen ditu orain eskean dabiltzan gazteak. Bestazalea dela dio Miren Martinek, eta nola ez, ez du bestarako aukera alferrik galtzen inauterietan. Gustukuak dituela onartu digu eta ez hori bakarrik, herriko inauterietatik­ ez omen luke deus ere aldatuko.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Doneztebe
Mota
Elkarrizketa
Data
2017/02/22
Lotura
Erran

Ortziralearekin, baserriz-baserri eskean ibiltzen dira­ gazteak eta ezaguna du hori Mirenek, zortzi urtez ibilia baita base­rriz-baserri. Gaur egun, ordea, pa­rrandarako mantalaren ordez, etxeko mantala janzten du egun horretan, bere etxean­ hartzen dituelako etxez-etxe dabiltzan gazteak: «gero eta gazte gehiago eta base­rri gutxiago zirelako» utzi zion eskean ibiltzeari, eta orduan hasi zen «etxean­ gosaria ematen. Orain, ortziralearekin ­etxean gelditzen naiz dena antolatzen». Gaine­ra, horixe omen da inauterietatik gehien gustatzen zaiona: «ortziralean, etxera­ gosaltzera etortzen direnenean, gazte guz­­tien elkar­tzeko lekua nire etxea da eta hor sor­tzen den giroa ederra dela­ko». Beraz, mantalaren helburua edozein dela ere, inauterietako gogoa ez du galdua: «urtero be­zala, ilusio berdinarekin ja­rrai­tzen dut», dio. Inauterietan zerbait aldatu baldin bada, hori parte-hartzea izan dela uste du: «ttikia nintzenean baino jende ge­hiagok parte hartzen du otordue­tan eta desfilerako karrozak egiten».

Besta egunez eta gauez

Besta bai, baina lana ere bai. Dena ez da parranda inauterietan. Hala ere, lanari neu­rria hartzen omen dio: «lana eta besta uztartzen ditut». Eguneko eta gaueko besta «biak» gustuko dituela ere aipatu digu eta gaueko besta noiz arte luzatzen ahal den galdetuta... «gosarira arte», erantzun digu. Hortaz, aurten ere egunez eta gauez ikusiko dugu seguruenik Miren, eta hori bai, mozorrotuta. Aurtengo mozorroa ere prest duela aitortu digu, nahiz eta ez digun aurreratu­ zein izanen den. Baina gonbitea luzatu du: «orain arte animatu ez direnak parte hartzera gon­bidatu nahi ditut». ­Eta behin animatuta, «ongi pasa inauteriak!».

«Gazteek etxera etortzean giro ederra sortzen dute»

Miren Martin, Doneztebeko inauterizalea.

Dokumentuaren akzioak