Dokumentuaren akzioak
Gazteak, indarrak bateratzen
Euskal Herriko Gazte Orkestra eta Biarritz Ballet Junior batera ikusteko aukera egongo da gaur Gasteizen
Ikuskizun nagusi horretaz gain, EGOk bestelako pieza batzuk joko ditu, esaterako Suzko txoria (Stravinski), Batetik bostera (J.Maleta), Suite klasikoa eta Suite Euskalduna (T. Aragues).
EGOk jendaurrean eman zuen lehen kontzertua gogoratzeko aukera izango du gaurko ekitaldiarekin. 1997. urtean izan zen eta gaur joko duten toki berean: Principal antzokian.
BBJ 2005ean eratu zuten. Biarritz Balletaren eta Dantzaz elkartearen arteko akordio bati esker gertatu zen eta, ordutik, Thierry Malandainen zuzendaritzapean dago.
Dantzari gazteei mundu profesionalerako bidea erraztea izan dute hasieratik helburu, eta Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako Foru Aldundiaren eta Akitania-Euskadi elkartearen laguntza ekonomikoa izan du horretarako.
DANTZA
Bolero. Ballet Biarritz Junior eta Euskal Herriko Gazte Orkestra.
Non. Principal antzokian (Gasteiz).
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Dokumentuaren akzioak