Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gazteak eta eskoletako haurrak protagonista izanen dira Sarako Ihauterietan

Dokumentuaren akzioak

Gazteak eta eskoletako haurrak protagonista izanen dira Sarako Ihauterietan

Hiru eskoletako haurrek bazkaria izanen dute igandean Lur Berri gelan

Aurten Sarako herriak ihauteriak otsailaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko ditu. Larunbatean herriko gazteak Sarako auzoak animatuko dituzte haien kantu eta dantzekin, gauari buruz plazara hurbilduko dira. Gaua ongi bukatzeko, herriko etxeko edantegian Dj bat izanen da edo nahi duenak nahi duen musika pasatzen ahalko du 30 minutuz, lehenagotik izena emanez zerrenda batean.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Sara
Mota
Albistea
Data
2015/02/12
Lotura
Ttipi-ttapa

Igandean hitzordua plazan emana da, hau­rren dantzak eta Sarako Kantarien sorpresa ikusteko, eta Zanpan­tzarren auzia ere entzuteko. Ondotik, 12:30an, hiru eskolek antolatutako bazkaria eginen da Lur Berri gelan. Iluntze aldean, gazteek karroa berriz hartuko dute benten itzulia egiteko.

Sarako gazteek baserriak animatuko dituzte larunbatean.

Sarako gazteek baserriak animatuko dituzte larunbatean. Argazkia: Artxiboko argazkia

Dokumentuaren akzioak