Dokumentuaren akzioak
Gazteak baserriz baserri ibili ziren Amasan
Goiz hasi arren, konturatzerako bazkaltzeko ordua iritsi zen. Dena prest zuten horretarako Uxo-Toki elkartean. Han giro ezin hobea goizeko kontuak gogoratuz primeran aritu ziren mahai inguruan.
Gero, arratsaldeko 16:30ean, Soka dantza eskaini zuten Amasako plazan. Oilasko faltan jokuan ibili ziren herriko gazte batekin.
Trikitilarien musikak alaitu zuen ilunabarra Amasan, Iturri-goxora afaltzera joan aurretik.
Beste hiru egun
Atzoko eguna, egun berezia da amasarrentzat, baina igandea bitarte izango da zekin disfrutatu Amasan. Gaur esaterako, arratsaldeko 17:30ean Irrien lagunak, 'Laguntasunaren sekretuak' pailazoen emanaldia frontoian. Ondoren, Txokolate beroa. Iluntzeko 20:00etan, Amasako XXIII. Bakailao lehiaketa frontoian. Gaueko 23:30ean Dantzaldia Triki ta ke taldearen eskutik.
Bihar larunbata, goizeko 11:00etan umeen krosa (6. mailara artekoentzat). 12:30ean Giza probak, Leitzako bi talde mistoen artean. Arratsaldeko 14:00etan Herri bazkaria. Gero, 18:30ean, Lain taldearen kontzertu akustikoa elizan. Gaueko 22:30ean, Bertso saioa Beñat Gaztelumendi, Aitzol Barandiaran, Agin Laburu eta Oihana Iguaranekin. Gai jartzailea Amaia Agirre izango da.
Ondoren, erromeria 3gabe2 taldearen eskutik.
Igandean, 18:00 Herri kirol saioa: Amasako gazteak Bedaioko gazteen aurka. Ondoren, Martina Sorginaren agurra eta XXV. Intxorraren aldatzea.
Aurtengoan bi taldetan banatu ziren trikitilari eta gaiteroak lagun zituztelarik.
Dokumentuaren akzioak