Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian lehiatu da Unax Ansola

Dokumentuaren akzioak

Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusian lehiatu da Unax Ansola

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2022/05/17
Lotura
Barren

2022 05 14 unax ansola aurresku finala orereta garaikurragaz i bereziartua

Gipuzkoar erako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiak jokatu dituzte asteburuan, Legazpian eta Errenteria-Oreretan. Azken horretan lehiatu ziren B (2009tik 2011ra artean jaiotakoak) eta A sailetakoak (2012tik 2014ra artean jaiotakoak), eta Unax Ansola izan zen Elgoibarko ordezkari bakarra.

Ligaxkan puntu gehien batu dituzten dantzariek egin dute dantza Legazpiko zen Oreretako finaletan, adinka banatuta. Legazpirako (2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak) ez da Inazio Bereziartua eskolako dantzaririk sailkatu, baina bai Oreretakorako. Unax Ansola elgoibartarrak egin zuen dantza eta maila oso ona eman zuela nabarmendu dute bere dantza irakasleek.

 • Bakarlarien jaialdia, maiatzaren 27an
Aurresku txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute maiatzaren 27an, barikua, Kalegoen plazan (19:30). "Aukera ederra izango da dantzari gazte hauek bakarka dantza egiten ikusteko", azaldu dute eskolako arduradunek. Ikasturte honetako txapelketak amaitu diren arren, nagusien mailan diharduten dantzariek, 15 urtetik gorakoek, entseguekin jarraituko dute uda osoan, urtero egiten duten moduan. Hala, iraileko lehen zapatuan, Zarautzen dantza egiteko prest izateko; eta, beranduago, azaroan, Hondarribian egingo den Euskadiko Aurresku Txapelketan parte hartu ahal izateko.

2022 05 14 aurrtesku txap finala orereta arg erein elkartea

∞Lotura duten albisteak:

Dokumentuaren akzioak