Gazte mailako Aurresku Txapelketa izan zen larunbatean, Astigarragan

Erribera kulturgunean izan zen, 2025-2026 ikasturteko Aurresku Ligaren barne, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatuta.
Egilea
Julen Borreguero Fernandorena
Hedabidea
Kronika Astigarraga
Lekua
Astigarraga
Mota
Albistea
Data
Lotura
Kronika Astigarraga
Gazte mailako Aurresku Txapelketa izan zen larunbatean, Astigarragan
Paule Bergara eta Ixone Lorenzo, igande goizeko txapeldunak, dantzan.

 

Larunbat goizean, Erribera kulturgunean, 2025-2026 ikasturteko ligaren barne, Astigarragako Aurresku txapelketa izan zen. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrak antolatu zuen, Astigarraga­ko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

B (11-12-13 urte) eta D (14-15 urte) sailetako dantzariak izan ziren protagonistak. Gazteenek 'Erribera' eta 'Legazpi Zortzikoa' dantzak eskaini zituzten; besteek 'Graziana' eta 'Aurkez aurke' dantzak. Amaieran, sail bakoitzeko irabazle bana aritu ziren oholtzan, biak batera dantzan.

Jose Luis Vallejo, Katerin Artola eta Nahikari Vizuetek osatutako epaimahaiak erabaki zuen B saileko lehen saria Paule Bergara Zubeldiari (Amasa-Villabona) ematea; bigarrena Nerea Etxeberria Etxaberi (Amasa-Villabona) eta hirugarrera Haizea Arin Conderi (Ataun). D sailean, berriz, lehen saria Ixone Lorenzo Bergararentzat (Lezo) izan zen; bigarrena Nora Davila Arinentzat (Zizurkil) eta hirugarrena June Aguado Peñarentzat (Amasa-Villabona).

Urtarrilean eman zitzaioan hasiera Aurresku Ligari eta Astigarragakoa azkeneko txapelketa da. Ligako sail bakoitzean ongien sailkatutako dantzariek Euskal Herriko Gazte mailako Aurresku Txapelketan parte hartuko dute. A eta B sailekoek maiatzaren 24an Errenterian, eta D sailekoek maiatzaren 
16an Legazpin.