Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gazte' dantza ikuskizuna izango da gaur Orion

Dokumentuaren akzioak

Gazte' dantza ikuskizuna izango da gaur Orion

Euskal tradizioa dantza eta musika garaikidearekin uztartzen dituen ikuskizun honetan, gazteen ahotsa da protagonista.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2023/07/24
Lotura
Gaztezulo

'Gazte' dantza ikuskizuna izango da gaur Orion

Hika Teatroak eta Oinkari dantza-taldearen Gazte ikuskizuna bertatik bertara gozatzeko aukera izango da gaur, hilak 24, 20:00etatik aurrera. Hondartzan egitekoak ziren, baina eguraldia dela eta, herriko plazan izango da.

Agurtzane Intxaurragak zuzendutako lan honen abiapuntua euskal dantza bada ere, dantza garaikidea eta modernoa ere uztartzen ditu, ahotsari eta testuari lekua eginez. Zuzeneko musika ere izaten da, DJ Martin Little eta Zigor DJ, Eneko Dieguez eta Intxaurragaren beraren eskutik, eta 17 eta 25 urte arteko hamar gazte ariko dira. 

Sortzaileek adierazi dutenez, "betiko gazte sentitzea askoren desio eta ametsa izan arren, gazteen kontra aritzeko joera oso hedatua dago gizartean, hedatuegi. Pandemia garaian komunikabideak segurtasun neurriak hausten dituzten gazteei buruzko albisteekin bete dira. Axolagabekeriaz jokatzea egotzi zaie behin baino gehiagotan, haien jokaerak kriminalizatuz eta haien ahotsa isilaraziz. Zer dute gazteek esateko, ordea? Zein iritzi dute bizitzen ari garenaz? Zein iritzi gizarte honen egoera politiko sozial eta kulturalez? Zein iritzi gurasoez, hezkuntza sistemaz?". Horrela, gazteek euren barrukoak kanporatzeko aukera dute ikuskizun honen bidez. 

Dokumentuaren akzioak