Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaurtik martxoaren 31era arte, dantza, antzerkia, musika eta zinema euskaraz Ibos (Tarbe) eta Bagnères de Bigorre-n

Dokumentuaren akzioak

Gaurtik martxoaren 31era arte, dantza, antzerkia, musika eta zinema euskaraz Ibos (Tarbe) eta Bagnères de Bigorre-n

Komunikabidea
Euskal Kultura
Tokia
Ibos eta Bagnères de Bigorre
Mota
Albistea
Data
2023/03/24
Lotura
Euskal Kultura

Black is beltza II: Ainhoa, zineman; eta Hondamendia antzerkian dira gaurtik 'Walk on the Basque side' ekimenean ikusiko diren lanetako bi

Black is beltza II: Ainhoa, zineman; eta Hondamendia antzerkian dira gaurtik 'Walk on the Basque side' ekimenean ikusiko diren lanetako bi

 

Tarbe, Frantzia. Le Parvis Scène Nationale Tarbes Pyrenees kultur zentroak euskal kulturaren eta euskararen aldeko apustua egin du, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean Walk on the Basque side jaialdia antolaturik martxoaren 24tik 31ra. Izan ere Tarben —Pauetik errepidez 46 bat kilometro eki-hegoaldera— kokatua den frantses zentro hau euskarazko dantzaren, antzerkiaren, musikaren eta zinemaren erakusleiho bilakatuko da egunotan, Ibos (Tarbe) eta Bagnères de Bigorre udalerrietan.

 

Dantza, musika eta antzerki emanaldiak, martxoaren 28tik 31ra bitartean izango dira:

Martxoak 28, asteartea
-20:30ean Tarbeko Le Parvis kultura zentroan: ‘Gernika’ (Martin Harriague eta Bilaka Kolektiboa).

Martxoak 30, osteguna
-20:30ean Tarbeko Le Parvis kultura zentroan: ‘Hondamendia’ (Axut! eta Artedrama kolektiboak).

Martxoak 31, ostirala
-17:00etan Bagnères-de-Bigorreko L´alamzic aretoan: ‘Dantzan Bilaka’ (Orbel eta Lumi).

Jaialdiak zinemari ere egingo dio lekua, 'Walk on the Basque side' testuinguru Cinéma Parvis Méridien aretoan egingo den euskal zinema zikloan. Bertan azken urteotako zenbait titulu eskainiko dituzte, esan nahi baita ‘Dantza’ (2018, Telmo Esnal), ‘Amama’ (2015, Asier Altuna,) eta ‘Handia’ (2017, Jon Garaño y Aitor Arregi). Sarrerak eros daitezke eta programazioa osorik ikusi aretoko webgunean.

Gaur gauean, ‘Soirée Basque’

Baina gaur ostiral gauean, Martxoaren 24an, ‘Soirée Basque’ (Euskal Gaua) ekitaldia antolatu dute. 19:00etan ‘Black is Beltza’ (2019, Fermin Muguruza) filma emango dute. Ondoren, 20:30etan, ‘Buffet basque’ deitu duten buffeta eskainiko dute; eta ekitaldia bukatzeko, ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022, Fermin Muguruza) filma proiektatuko da,  21:30ean. Ekitaldira bertaratzeko, ezinbestekoa da izena ematea laura.ortuso@parvis.net helbidean.

Jaialdirako sarrerak webgunean eskura daitezke, eta hainbat emanalditarako sarrerak eskuratzeko eskaintza bereziak daude eskuragarri. Programazioa osorik bertako webgunean kontsulta daiteke.

 

Dokumentuaren akzioak