Dokumentuaren akzioak
Gaurko Esku Dantzarako motorrak berotzen
Santanazaleek 500.urteurreneko dantza berezia egin zuten atzo Ordizian
Berrogeita hamar bikote baino gehiagok hartu zuten parte Santanazaleen Kofradiak antolatutako ekitaldi honetan. Plaza Nagusia jendez lepo zegoen, asko izan baitziren herriko gizon-emakume hauek animatu nahi izan zituzten bizilagunak.
Hala ere, bertaratzeko aukerarik izan ez zutenek, gaur eguerdian ere izango dute Esku Dantzaz goza-tzeko aukera. Atzokoa ez bezala, ohiko dantza izango da hau eta ondorioz, azken urtean ezkondu diren bikoteek bakarrik hartuko dute parte.
Gaurkoan ere, ehunka lagun bilduko dira plazan 1509az geroztik uztailaren 27ro egiten den dantza ikusteko asmoarekin. Azken 500 urteetan hiru aldiz bakarrik eten da Santaneroen Esku Dantzaren ohitura hau: 1876.eko Karlistadan, 1936. Gerra Zibilean eta 1996ean, Isidro Usabiaga ordiziarra erail zutenean.
Bost gizon atzoko Esku Dantzaren momentu batean.
Argazkia: Ainara Garcia
Dokumentuaren akzioak