Dokumentuaren akzioak
Gaurko dantzak, haurrentzat
'Ras!' ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean Herrialde Katalanetako Maduixa Teatre taldeak
Neska-mutiko eta gurasoentzat aproposa den lana da, eta aurten Feten 2010: proposamen eszeniko berrien saria jaso du.
Gaur egungo dantzaren ikuskizun gisa har daiteke Ras!,
nahiz eta beste arte batzuk ere jorratzen dituen. Halaber, teknologia
berriak erabiltzen ditu taldeak joko eszeniko magiko eta estimulagarria
sortzeko. Ikusleak eszenategi horren inguruan egongo dira, oso gertu.
Eta horri esker, Joan Santacreu eta Lara Sanchis aktore eta dantzariak
oso gertu transmitituko diete ikusleei euren sentipen-abentura.
Valentziako arte eszenikoen belaunaldi gazte baten parte da Maduixa
taldea.
MADUIXA TEATRE
Non. Zizur Nagusian (Nafarroa), kultur etxean.
Noiz. Gaur, 18:00etan eta 19:00etan.
Sarrera. 3,50 euro.
Dokumentuaren akzioak