Dokumentuaren akzioak
Gaur ospatuko da udaberriko bosgarren eta azken erromeria
Aurreko erromeriek izan duten arrakasta ikusita, antolatzaileak oso gustura daude proiektu hau jasotzen ari den erantzunarekin. Jendeak dantzarako gogoa baduela eta euskal kulturaren ondare diren erromeriek XXI. mendean ere tokia badutelakoan sortu zen ekimen hau. Eta helburuak betetzen ari direla uste dute antolatzaileek. Horregatik, ondo pasatzeko gogoa duten denak Zeraina etor daitezela dei egiten dute antolatzaileek. Egunpasa eder bat egiteko aukera ezin hobea izango baita bihar.
Dokumentuaren akzioak