Dokumentuaren akzioak
Gaur jokatuko da Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketa
Hauek izango dira, hain zuzen, parte hartzaileak: Maren Galvez eta Gorka Granago (Lezo-Sopela); Jone Arriaran eta German Aranburu (Azpeitia); Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia); Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola (Azpeitia); Garazi Fernandez eta Diego Duran (Sestao-Barakaldo); Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo); Katerin Artola eta Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo); Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia); Ane Anuariz eta Mikel Esnaola (Lezo); Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara); Beñat Olano eta Mikel Artola (Gasteiz-Usurbil); Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa); eta Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia). Epaimahaia, berriz, Euskal Dantzarien Biltzarreko bost kidek osatuko dute. Atsedenaldian, Haatik dantza konpainiaren Errimak bi oinetan ikuskizunaren zati bat emango dute.
Horrez gain, Dantza Eguna ere ospatuko dute gaur Seguran. 2016an antolatu zuten aurrenekoz, Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 40. urteurrenean, eta seigarren aldia izango da aurtengoa. 12:00etan abiatuko da.
Dokumentuaren akzioak