Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur, III. Dantzari Eguna Ordizian

Dokumentuaren akzioak

Gaur, III. Dantzari Eguna Ordizian

Amets Bide Dantza Taldearen 50. urteurreneko ospakizunei hasiera ematen zaie gaurko festa honekin

Iragarrita dagoen bezela, goi mailako eguraldiaz lagundurik, gaur egun osoan zehar, 'III. Dantzari Eguna', ospatzen da.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ordizia
Mota
Albistea
Data
2014/05/18
Lotura
Diario Vasco

Haurren taldeak 10 izango dira, herri ezberdinetakoak: Oin Arin (Lazkao), Axeri (Idiazabal), Aurtzaka (Beasain), Irrintzi Alai (Legorreta), Iztueta (Zaldibia), Amaiur (Iruñea), Goruntz (Gabiria), Arkaitz (Añorga), Amets Bide eta Urdaneta (Ordizia).

Eta helduen taldeak berriz, 7; dantza taldean ibilitako ordiziarrez osatuak; gaztetxoak, gazteak, helduak etabar. Hauez gain, nepaldarren talde bat ere izango da haien artean. Dantzari Egunean, 5 urtetik hasi eta 70 urte bitarteko dozenaka dantzari elkartuko dira Ordizian.

Goizean, herria alaituz desfile ezberdinak egingo dira eta arratsaldeko 13:15ak aldera talde guztiak J.M. Barandiaran enparantzan elkartuko dira alardea ospatzeko. Bertan, talde bakoitzak bere erakustaldia eskainiko du.

Atalez atal hau izango da betebeharreko lana. Haurren kasuan, goizeko 11:00etan Joxemiel Barandiaran plazan, harrera, hamaiketakoa eta nepaldarren emanaldia.

Segidan, plazatik irten, Gudarien etorbidea igo eta kale Nagusira (15 minutuko geldialdia).

Plaza Nagusitik Urdaneta kalera (15 minutuko geldialdia). Urdaneta kaletik, Santa Maria kalera eta handik Barrenara (15 minutuko geldialdia Barrenan).

Eta Barrenatik J.M. Barandiaran enparantzara. Ordu berean, goizeko 11:00etan, gaztetxo, gazteak eta helduak, Frontoi txikian hasi (15 minutuko geldialdia), eta antzeko emanaldia Plaza Nagusian, Garagartza Plazan eta Garagartzatik J.M. Barandiaran enparantzara.

Eta beteranoak, helduen taldea eta dantza ikastarokoak, Garagartzan hasi, Plaza Nagusia, Frontoi txikia eta Frontoi txikitik pasa ta gero J.M. Barandiaran plazara.

Eguerdiko 13:15n aldera, J.M Barandiaranen plazan, talde txiki eta helduek batera, alardea.

14:00tan bazkaria izango da frontoian. Lehenengo haurrek bazkalduko dute eta ondoren, lanean aritu diren gurasoek eta talde helduetako dantzariek.

Arratsaldean erromeria

Bazkalondoren: kantuak Aitor Furundarenarekin. Arratsaldean, berriz, 16:00tatik 17:30tara Txorotxaranga frontoitik hasita (Kiliklon ekoizpenak), 18:00tan erromeria Plaza Nagusian dantzaldi taldearekin.

Gogoratu behar, Dantzari Eguna ez da izango datozen asteetarako antolatutako ekitaldi bakarra. Maia-tzaren 30ean, 19:00etan, Amets Bideko dantzari txikien emanaldia izango da Herri Antzokian, eta ekainean, berriz, garai bateko argazkiekin osatutako erakusketa bat zabalduko da Barrenan.

Era berean, San Pedro bezperako erromerian ere parte hartuko dute Amets Bideko dantzariek.

Santa Ana jaietan zein Euskal Jaietan ere parte hatuko dute, eta urtea amaitzerako, berriz, emanaldi berezia prestatzen ari direla aurreratu zuten asteartean Barrenako parkean egin zuten aurkezpenean. Eguna eta egitaraua, hala ere, oraindik ez daukate zehaztuta.

Bost urtetik hasi eta 70 urte bitarteko dozenaka dantzari elkartuko dira herrian. / MARIN

Dokumentuaren akzioak