Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur hasiko gara gimnasioko saioak egiten

Dokumentuaren akzioak

Gaur hasiko gara gimnasioko saioak egiten

Egilea
Goibeko Euskaltzaleen Topagunea
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2022/01/21
Lotura
Goiena

Gaur zabalduko dugu koko-jantzien gaineko erakusketa azkenengoz; aldiz, prestaketekin hasteko lehen saioa dugu, 19:00etan, gimnasioan.

Harrera oso ona izan du aurreko aste bukaeran zeramika gelan ipinitako koko-jantzien gaineko erakusketak. Hiru egunean herriko kuadrilla asko pasa dira bertatik, eta gehienek agertu dute koko-batzean parte hartzeko prestutasuna.

Azken egunotan, Herri Eskolako neska-mutikoak ere pasa dira bertatik. Koko-batzearen ingurukoak ikusi eta entzun dituzte.

Lau asteko tartea dugu orain nork bere koko-jantzia osatu eta prestatzeko. Baserriz baserri koplak abestea da asmoa, eta, trikitilaria eta pandero-jotzailea konpartsarekin batera ibiliko direnez, dantza batzuk egiteko aukera ere izango da.

Dantza batzuk gogora ekartzeko eta jantziekin zein beste edozein konturekin egon daitezkeen zalantzak argitzeko saio irekia egingo dugu gaur, barikua, 19:00etan. Ordubete inguruko tartea izango dugu.

Antolakuntza gaiekin lotutako hurrengo batzarra eguenean egingo dugu, 18:30ean, Ozkarbin.

Dokumentuaren akzioak