Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur hasiko da Leioako Umore Azoka

Dokumentuaren akzioak

Gaur hasiko da Leioako Umore Azoka

Komunikabidea
Nontzeberri
Tokia
Leioa
Mota
Albistea
Data
2025/05/15
Lotura
Nontzeberri

Maiatzaren 15etik 18ra bitartean egingo den Umore Azokak bere 25. urteurrena ospatuko du aurten , eta betiko legez, Leioako kaleak antzerki, dantza, zirku eta musikaz beteko dira. Euskal Herriko 21 euskal konpainiak izango dira bertan, Estatutik 21, eta Taiwan, Japonia, Portugal, Belgika, Erresuma Batua eta Argentinatik 7 konpainia. Gainera talde horiek egingo dituzten lanen artean 27 estreinaldi absolutu antolatu dira, Euskal Herrian lehen aldiz aurkeztuko diren 18 lan eta edizio honetarako bereziki sortutako 2 pieza. Programak 100 ikuskizun baino gehiago izango ditu, 300 profesional baino gehiagorekin, publiko guztientzako proposamenekin eta askotariko formatuekin.

Jaialdia “Leioako erdigunean kokatutako hainbat gunetan garatuko da, eta 25. urteurrena ospatzeko argi eta pirotekniako gaueko ikuskizunak izango dira. Beste behin ere, udalerriko kaleak eszenatoki erraldoi bihurtuko dira, eta festibaleko espazioen arteko mugikortasuna erraza eta azkarra izango da”.

Ekimen polita izango da aurten: Euskaraldiaren hasieran, Umore Azokak ere arte eszenikoetan euskara ikusaraztearen aldeko apustua egiten du. Antzerkibizi/Ikusleprest proiektuaren bidez, eta Artekale Euskadiko Kaleko Arteen Elkartearen eskutik, publikoa euskarazko emanaldietan eranskailu batekin identifikatu ahal izango da, eta euskarazko ekoizpenak dituzten konpainiek, berriz, euskal sortzaile gisa bereiziko dituen zapi batekin.

Aurtengo edizioan parte hartuko duten talde batzuk honako hauek dituzue: La Troupe Malabó, La Pez, Zen del Sur, Teatro Sobre Ruedas, Circ Vermut, Trapu Zaharrak,….

Programazio osoa, hemen ikus dezakezue.

Dokumentuaren akzioak