Dokumentuaren akzioak
Gaur hasiko da Euskal Herriko Dantzari Eguna Oiartzunen
Igandean, 1.000 dantzari inguru elkartuko dira, eta beren ikuskizunen ondoren, bazkari herrikoia izango da
Horretarako, dantza tradizionala eta folklorearen inguruko ekintzak jasotzen dituen egitaraua prestatu dute. Haietako bat azpimarratzekotan, Euskal Herriko hainbat herritik iritsitako dantza taldeen emanaldia da. Bertan azken urteetan 30 talde inguru parte hartu dute, guztira 1.000 dantzari inguru biltzen dituelarik. Hitzordu hau datorren igandean izango da, eguerdian, eta ondoren bazkari herrikoia eskainiko zaie.
Bestalde, jaia hasieratik bizi nahi duenak, gaur dauka aukera, 19.30ean, Ramon Garciaren hitzaldiarekin, Euskal baserritarren jan-tzia-Indumentaria popular vasca, udaletxeko areto nagusian.
Asier Legorburu, Nagore Ugaldebere eta Joseba Altube, atzo. (Argazkia: N.G.)
Dokumentuaren akzioak