Dokumentuaren akzioak
Gaur hasiko da Errenterian Eztena antzerki eta dantza jaialdia
Gaurtik igandera bitartean egingo dira ekitaldiak, eta sarrerak doan izango dira
Dantza saioak izango dira bihar kalean, herriko plazan hasita, 18:00etan. Puzzle, Periodos eta Dantzan Banaka taldeek jardungo dute. Bestalde, Piezak, sormen bidean dauden lanen erakustaldia, izango da Mikelazulon, 19:30ean. Ikusleek sortzaileekin ideiak partekatzeko aukera izango dute. Etzi 12:30ean Bapateanzirku konpainiaren Tenderete lana izango da Xenpelar plazan, eta Ze Onda taldearen Mikrouhinak, Anakrusaren In situ eta Kolectivo Mostrenko/Zanguangoren Entre lombrices antzezlanak izango dira arratsaldean. Gauerdian Las Dos D taldearen musika emanaldia izango da.
Igandean, Errenteria Hiria kulturgunean, Horman Poster taldearen Iragan perfektua izango da ikusgai, eta Huts teatroak Publikoari gorroto eskainiko du.
Dokumentuaren akzioak