Dokumentuaren akzioak
Gaur hasiko da Errenteria Dantzan jaialdia
Ereintza elkartekoek jakinarazi zutenez, 400 haurretatik gora izango dira gaurko Dantzari Txiki Egunean. Errenteria bertakoak batzuk, baina baita Urretxu, Azkoitia, Beasain eta Ordiziatik etorriak ere.
Etzi asturiarren bisita izango da Errenterian. El Acebro gaita taldea etorriko da La Caridad herritik, Galiziako mugatik alegia, eta Errenteriako txistulariak lagun dituztela emango diote hasiera arratsaldeko zazpietan jaialdiari. Ondoren Asturiasko folklore emanaldia eskainiko dute.
Kaukasoko Balet Nazionalaren emanaldia hilaren 10ean egingo da kiroldegian.
Dokumentuaren akzioak