Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur Halloween, guretzat Arimen Gaua

Dokumentuaren akzioak

Gaur Halloween, guretzat Arimen Gaua

Gaur Arimen Gaua izango da. Kanpotik etorritako festa dela uste badugu ere, Euskal Herrian aspalditik ospatzen da. Danbolineko azken alean argitaratutako artikuluan irakur daiteke Zestoan eta inguruetan ere ospatzen zela, umeek bide bazterretan eta kalabazak ipintzen zituzten. Hemen herritarren oroitzapen batzuk, baita dantzan.eus-ek egindako Arimen Gauaren azalpen bideoa ere.
Egilea
Amaiur Aristi
Komunikabidea
Danbolin
Mota
Albistea
Data
2017/10/10
Lotura
Danbolin
  • Maria Angeles Izeta (1936): Neskakoskorretan kalabaza hustu, begiak, sudurra eta ahoa zulatu eta Arozenatik Mixerikordiara bidean, Hiruarboletan, kalabazak ipintzen genituen. Pildomenarekin jartzen genien argia, kalabaza hustutzeko erabilitako zulotik sartzen genuen argizarizko pildomena.
  • Xabier Iriondok (1932): Kanpo Santuko lehengo bide zaharreko posteen goian jartzen genituen kalabazak. Hilerrira askotan joaten ginen jolasera, bihurrienek, fosa komunetik burezurrak eta hartzen zituzten. Ez dakit Arimen Gauean edo beste egunen baten baina bihurrikeria egiteagatik, lagun bat burezurra hartuta herritik jendea beldurtzen ibili zen.
  • Juan Mari Artano (1949): Mutil koskorretan, kalabaza hustu, aurpegiko zuloak egin eta kandela sartu geniola gogoratzen naiz. Ni baino zaharragoen atzetik joan nintzen, Hiruarboletan jarri genuen. Orduan, ibilgailu gutxi pasatzen ziren errepide nagusitik, egun hartan pasa zen kamio gidari bakarrenetako bat bidean gelditu eta ostikoz jo zuela kalabaza akordatzen naiz.
  • Pello Alberdi (1949): Oso gaztea nintzen, baina Iruitta baserrian bizi nintzen garaian Etorrabidean eta baserri-bide batzuetan edo ataritan kandelak zituzten kalabazak izaten zirenaren errezeloa daukat.
  • Maria Luisa Etxabe (1943): Zestaon bizi naiz aspalditik baina Zarauzko Hiruerreketa auzoan jaioa naiz. Umea nintzela etxeko baratzean, Arimen Gauean kalabazak zulaturik agertzen zitzaizkigun. Ez zizkiguten lapurtzen, baina, lurretik atera gabe, begiak, sudurra eta ahoa marraztuta topatzen genituen.

Dokumentuaren akzioak