Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur egungo dantza, Guggenheim museoan ikusgai

Dokumentuaren akzioak

Gaur egungo dantza, Guggenheim museoan ikusgai

Bihartik igandera, Jon Maya eta Marcos Morau dantzari eta koreografoek sortutako Oskara taldeak antzinako euskal kulturari omenaldi bat egingo dio

Komunikabidea
El Correo
Mota
Albistea
Data
2015/12/16
Lotura
El Correo

Bihartik igandera gaur egungo dantza ikuskizuna hartuko du Guggenheim Bilbao Museoak, Oskara taldeko Jon Mayaren (Kukai) eta Marcos Morauren (La Veronal) eskutik. Antzinako euskal kulturari omenaldia egingo diote; izan ere, Eduardo Chillidaren eta Jorge Oteizaren obran irudikatzen den kultura hori.

Haien lanak ikusgai daude Guggenheim Bilbao Bildumako maisulanak erakusketan eta jarduera hau horren harira antolatu da. Atrioan 15 minutuko lau emanaldi egingo dituzte. Oskara in Progress proiektua beste hiri batzuetako antzokietan ere eskainiko da etorkizunean, hala nola, Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donostian eta Baionan.

Gaur bertan bi dantzariek masterclass bat zuzenduko dute, gaur egungo dantza eta euskal dantza zaleentzat. Oskara proiektuaren jatorria eta haien sortze-prozesua azalduko dituzte.

Gaur egungo dantza, Guggenheim museoan ikusgai
/ Oskara

Dokumentuaren akzioak