Dokumentuaren akzioak
Gaur dantzak eta bihar Euskal Jaia Getarian festa egitarau zabalarekin
Gaur 19:30etan Txeruko haurren dantza emanaldia eta 22:30etan gazte eta helduena
Goizeko 9:30etan hasiko da jaia, Getariako txistulariek
goiz soinua eskainiz herriko kaleetatik. Ondoren, 10:30etatik
14:00etara bitartean, azoka izango da frontoian. Pregoia, bertso
eskolako kideen eskutik, goizeko 11:00etan izango dugu Udaletxeko
balkoitik, eta ordu horretatik aurrera Segurako talogileen eskutik
taloak eta sagardoa txotxetik dastatzeko aukera izango da plazan.
Eguerdiko 12:00etan, berriz, Gelo tronpalariaren erakustaldia izango
dugu frontoian, norbera bere ziba eramatera gonbidatuta egonik.
Ondoren, eguerdiko 13:00etan larrain-dantza, banakoa eta beste plazako
dantzak dantzatzeko aukera izango da plazan txistulariekin, eta
jarraian II. Irrintzi Lehiaketa Herrikoia ospatuko da bertan.
Arratsaldean Trikitilari Gazteen Getariako X.
Txapelketaz gozatzeko aukera izango dugu plazan, arratsaldeko
17:30etatik aurrera, eguraldi txarra eginez gero hau eskolako aretora
pasatuz.
Honen ostean ere jarraituko du festak, Izer eta Alabier
trikitilariekin triki-poteoa eginez, eta gaueko 23:00etatik aurrera
Patxi eta Konpainiarekin erromeria egonik herriko plazan ere.
Ez da beraz, aspertzeko betarik izango bihar Getarian,
Udalak jaia girotzeko herritarrei ere dei egiten dielarik baserritar
jantzi daitezen. Igandean, aldiz, "Ate Joka" antzezlanak (helduentzako
anzerkiak) jarriko dio amaiera Euskal Asteko egitarauari, 20:00etatik
aurrera, eskolako aretoan.
Dokumentuaren akzioak