Karmen Eguna auzotarrentzat oso garrantzitsua dela eta bai neska, eta bai mutil, bertako ospakizun eta ekintza denetan parte hartzea añorgatar guztien eskubidea dela adierazi diote 25 GELTOKIAri gaurko soka dantzan aterako diren emakumeek. Parekidetasunaren bidean auzoan urrats garrantzitsua dela eta ikustera eta babesa ematera hurbiltzeko gonbidapena luzatu diete añorgatar denei.
Dokumentuaren akzioak
Gaur arituko dira emakumeak lehen aldiz Karmen Eguneko Soka Dantzan
Gaur eguerdiko 13:00etan frontoian egingo den Soka Dantzan emakumeek parte hartuko dute lehen aldiz. Urte luzetan gizonak soilik aritu izan dira orain arte, baina azken urteetan emakume talde bate bertan parte hartu nahi zuela adierazi eta aurten lortu dute.
Dokumentuaren akzioak