Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur amaituko dira txistu eta gaita dantzaldiak

Dokumentuaren akzioak

Gaur amaituko dira txistu eta gaita dantzaldiak

Gazteluko plazan izanen da, 18:30etik 20:30era. Ekainaren 21az geroztik 16 saio egin dira.

Iruñeko Udalak udan Gazteluko plazan antolatzen dituen txistu- eta gaita-dantzaldi tradizionalak bihar amaituko dira, irailaren 22an, ostegunarekin, eta azken saioa 18:30etik 20:30era izanen da. Emanaldi horiek ekainaren 21ean hasi ziren, eta orduz geroztik 16 saio egin dira. Ordutegia hilabeteen arabera aldatu da, baina egunak finko mantendu dira, astearte eta ostegunetan. Ekainean 19:30etik 21:30era egin dira; abuztuan, 19:00etatik 21:00etara, eta orain, irailean, ordu erdi lehenago, 18:30etik 20:30era.
Komunikabidea
Euskalerriairratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2016/09/22
Lotura
Euskalerriairratia

Egun bakoitzeko programaren barruan sartzen dira kalejirak, pasodobleak, polkak, zortzikoak, porrusaldak eta jotak. Jarduera hau Iruñeko Udalak Iruñeko Gaiteroak eta Iruñeko Txistulariak  elkarteekin sinaturiko hitzarmenari esker egiten da.

Dokumentuaren akzioak