Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur abiatuko da Udaberriko Euskal Jaia, “Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin

Dokumentuaren akzioak

Gaur abiatuko da Udaberriko Euskal Jaia, “Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin

Komunikabidea
Eta Kitto
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2021/04/14
Lotura
Eta Kitto

Gaur abiatuko da Udaberriko Euskal Jaia, “Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin

Gaur Kezka garajean (Bista Eder, 12) emango duten “Jantzari. Tradizioa eta parekidetasuna” dokumentalaren proiekzioarekin eta jarraian egingo den kolokioarekin hasiko da aurten Klub Deportiboak prestatu duen Udaberriko Euskal Jai berezia. Ekitaldia doanekoa da eta aforoa mugatua dago; lekua erreserbatzeko kezka@dantzan.com helbidera jo daiteke. Eibarko Klub Deportiboko hiru batzordeen artean prestatu dituzte egitarauko ekintzak: Euskal Jaia berez antolatzen duen Kultura batzordeak, Mendi taldeak eta Kezka dantza taldeak.

Bestelako ekintzak domekan egingo dira, hilaren 18an, egun horretan izango den saio bikoitzarekin. Goizeko 09:00etan mendi-buelta kulturala hasiko dute herriko kaleetatik eta, Urkizutik abiatuta, Santa Kurutz, Usartza, Akondia eta Aizketatik pasatu eta gero, Arratera iritsiko dira, “tartean izan daitezkeen sorpresekin”. Ibilbidea lau laguneko taldeetan egingo beharko dute eta izena bihar eman daiteke Deporren 19:30etik 20:30era. Behin Arraten daudela, 13:30ean “Euskal Barrokensenble” taldeak kontzertua eskainiko du Arrateko elizan; Bilboko taldeak antzinako musika egiten du. Elizako aforoa erdira mugatu dute eta 100 lagun sartu ahal izango dira; sarreren prezioa 5 eurokoa da eta Deporreko tabernan erosi ahal dira.

Dokumentuaren akzioak