Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaur, 20:00etan, Arriaga antzokian.

Dokumentuaren akzioak

Gaur, 20:00etan, Arriaga antzokian.

Pekingo balet nazionalaren emanaldia Bilbon

Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2005/04/16

Hamalau koreografia oholtzaratuko dituzte, eta bi zati handitan banatutako da emanaldia. Lehenengo zatia Txinako dantza tradizional klasikoan oinarritzen da. Espresio dotore eta estilizatua eta erritmo geldoa dira nagusi. Txinako dantza tradizionalean oinarrituz, gorputzaz gain, hiru elementu berezi erabiltzen dira ikuskizunean: haizemaileak, ezpatak eta telazko xingola luzeak.



La fée de arc

en ciel koreografian, esaterako, dantzari batek 20 metroko zetazko xingola batekin egiten du dantza. Atala musika tradizionalarekin girotuta dago, eta Txinako Dunhuang fresko ezagunetan oinarritzen da. Ezpata, berriz, gizontasuna eta kemena adierazteko erabiltzen da gehienbat. Nabaria da hori L'esprit du Heros atalean. Borroka bat islatzen da, eta taldeko dantza ere nabarmentzen du.Emanaldiaren bigarren zatian, aldiz, dantza tradizionalaren modernizazio lanak egin dituzte. Petites Merveilles koreografian, adibidez, hamabi emakumek begien, eskuen, gorputzaren, buruaren eta oinen espresioa lantzen dute. Gainera, sentimenduak adierazteko koloreak erabiltzen dituzte ikuskizunak dirauen artean.



Tradizioa eta modernitatea



Konpainia 1954. urtean sortu zen, eta gaur egun 30 dantzarik osatzen dute. Sorreratik, bi helburu garbi izan ditu: batetik, Txinako kultur ondarea berritzea, eta bestetik, ikerketa eta sortze lana egitea. Koreografia garaikidea erabiltzen dute, baina espresiobide tradizionalarekin. Dantzaren bidez tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia eraikitzen saiatzen dira, gaur egungo ikus-entzuleen nahiei erantzuteko asmoz. Konpainiako kideen arabera, Txinako artearen ezaugarri nagusia dantza akrobatikoak eta arte martzialak mugimenduen leuntasunaren eta keinu finen bitartez uztartzea da. Izar Gorria baletak ezaugarriok hartzen ditu. Hala, dantza neoklasikoen bitartez, Txinako eta nazioarteko ikus-entzuleentzat gustagarriak diren ikuskizunak egiten saiatzen dira.

Dokumentuaren akzioak