Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gasteizko sanprudentzioko erretretan hartuko du parte Aiara dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

Gasteizko sanprudentzioko erretretan hartuko du parte Aiara dantza taldeak

Dantza taldeko gazteek eskainiko dute ikuskizuna, erretreta ofiziala bukatu berritan.

Egilea
Izar Mendiguren Cosgaya
Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2019/04/25
Lotura
Aiaraldea

Aiara Dantza taldeak ilusioz eta sustoarekin hartu du gonbita, arduradunen arabera. Izan ere, apirilaren 27an -San Prudentzio egunaren bezperan- erretreta ekitaldiaren ondoren emanaldia eskaintzeko eskatu diete. Aldundiaren jauregiko balkoipean izango da hori, Gasteizko tronpetari eta atabalarien laguntzarekin. Erretreta eta erretreta artean dantzatuko dute aiaraldearrek. Eurekin batera Lattor metal eta perkusio taldea arituko da, eta Danbolineruak taldea. 21:00etan izango da ikuskizuna.

"Lan handia da horrelako zerbait prestatzea, denbora gutxirekin esan digute", aipatu du Amurrioko eragileak. Edozelan ere, ohoretzat hartu dute gonbita: "Arabako ekitaldirik garrantzitsuena da, oso talde gutxik dute bertan dantzatzeko aukera". 

Aiaraldea hedabideari adierazi diotenez, "euskal dantzen esentzia hartu eta ekitaldi honetarako moldatu" dituzte. Orotara 8 pieza prestatu dituzte, Euskal Herriko hainbat dantzekin. Alabaina, ez dute elkartekide guztiek parte hartuko: "Dantza taldeko gazteak joango gara, 20 lagun".

Dokumentuaren akzioak