Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gasteizko auditoriumean dantza eta opera egotea nahi dute

Dokumentuaren akzioak

Gasteizko auditoriumean dantza eta opera egotea nahi dute

Komunikabidea
Berria
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2008/05/27

Lakuan egongo da auditorium berria, Euskaltzaindia plazan. Udaleko taldeek eta proiektuaren aholkularitza teknikoaz arduratzen ari den Idom ingeniaritzak osatzen dute Auditoriumaren inguruko Batzorde txostengilea. Ikusleek auditoriumeko agertokia inguratzea proposatu du batzordeak, hala, intimitatea sortzeko eta ikusleek elkar ikus daitezen. Bestetik, agertokiaren atzean igo eta jaisten den taula berezia jartzea proposatu du Idomek.

Hala eta guztiz ere, auditoriumaren inguruko proposamen zehatza ekainean finkatuko dute. Izan ere, Japoniako Yasuhisa Toyota, agertokiaren akustika diseinatzeaz arduratuko dena, Gasteizen izango da berriro ekainaren 2an.

Dokumentuaren akzioak