Dokumentuaren akzioak
Gasteizko Antzoki Sareak 65 ikuskizun eskainiko ditu ekainera bitarte
Gasteizko Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok antzoki sarearen 2020ko negu-udaberriko denboraldiaaurkeztu du, prentsaurrekoan; 65 ikuskizun eskainiko dira urtarriletik ekainera bitartean. Bertako sortzaileen 30 proposamen ditu programak, horietako 12 euskaraz dira eta 10 erabateko estreinaldiak.
Horietatik, 49 Principal antzokian izango dira, genero eszeniko guztietakoak: antzerkia, dantza, musika, umorea, opera, musikalak...
Gasteizko gizarte etxeetan, ordea, 16 ikuskizun izango dira, Jim Aktual, Ikuskizuna Ibaiondon eta XXI. mendeko Flamenkoa zikloetan. Horrez gain, Euskadiko Orkestrak haurtxoentzako kontzertua emango du.
Abonamenduen salmenta urtarrilaren 23tik 26ra egingo da ohiko lekuetan, hau da, online, leihatiletan eta telefono bidez. Gainera, urtarrilaren 28an eta 29an abonamendu irekiak jarriko dira salgai. Eta urtarrilaren 30ean, berriz, sarreren aldez aurreko salmenta hasiko da ohiko leku guztietan.
Emakume antzezleak eta goi-mailako antzerkia
Dramaturgo ospetsuak Gasteizen izango dira ere: Andres Lima, Borja Ortiz de Gondra, Miguel del Arco, David Serrano, Carme Portaceli, Alvaro Tato eta Helena Pimenta, besteak beste. Zentro eszeniko garrantzitsuen ekoizpenak ere izango dira: Zentro Dramatiko Nazionala, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala, Espainiako Antzerkia eta abar.
"Antzerkietan emakumezko antzezle handi eta ospetsuak nabarmentzen dira", azpimarratu du Estibaliz Cantok. Izan ere, Veronica Forque, Blanca Portillo, Adriana Ozores, Aitana Sanchez Gijon, Carmen Machi, Nathalie Poza, Manuela Velasco edo Nuria Espert bezalako izenak topatu daitezke aurtengo programan.
Kalitate handiko bederatzi obra biltzen ditu helduentzako abonamenduak:
- Los otros Gondra, Teatro Españolen eskutik.
- Las cosas que sé que son verdad, Octubre Producciones eta Teatros del Canal.
- Mrs Dalloway, Teatro Españolen eskutik.
- El castigo sin venganza, Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren eskutik.
- Los hijos, Producciones Teatrales Contemporaneasek ekoiztuta.
- Juana, Losdedae konpainiaren eskutik.
- Prostitución, Check In Producciones-ek sortutakoa.
- Ricardo III, Pavon Teatro Kamikaze konpainiaren eskutik.
- Romancero Gitano, Federico Garcia Lorcaren obra.
Kontzertuak eta West Side Story klasikoa
Musikari dagokionez, talde ospetsuen bost kontzertu antolatu ditu Kultura Sailak. Gainera, bestelako musikak eta musikal ezagun bat ere egongo dira.
Ruper Ordorika martxoaren 12an izango da Gasteizen, eta Les Luthiers taldeak hiru saio eskainiko ditu martxoaren 20an eta 21ean. Apirilaren 3an, Coque Mallak Revolución Tour bira aurkeztuko du Arabako hiriburuan.
Poetak Maiatzean jaialdiaren baitan, Dulce Pontesek kontzertua emango du maiatzaren 15ean Principal antzokian, Daniel Casares eta Ylesy Herediarekin batera. Maiatzaren 21etk 24ra, Broadwayko West Side Story klasikoa izango da Principal Antzokian; izan ere, Gasteizen amaituko du bira. Ekainaren 12an, gazteenentzako proposamena izango da, Sofia Ellaren pop freskoa.
Dokumentuaren akzioak