Dokumentuaren akzioak
Garikoitz Mendizabalek musika jarriko dio Sorollari
Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin arituko da txistularia eta grabazioa Madrilen izango da apirilak 25,26, 29 eta 30ean
Juanjo Colomer konposatzaileak sortutako lan honetan, Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin arituko da gure txistularia. Grabazioa Madrilgo Orkestra Sinfonikoaren egoitzan izango da apirilak 25,26, 29 eta 30ean.
Lourdesera erromesaldia
Aurten maiatzaren 31tik ekainaren 3ra (ostiraletik astelehenera) izango da Lourdesera erromesaldia. Parte hartu nahi dutenak izena apirilak 25 baino lehen eman beharko dute.
Lehenengo aldiz joan nahi dutenek parrokian eman dezakete izena. Dei berezia egiten zaie lagun-tzaile bezala joan nahi dutenei animatu daitezen.
Dokumentuaren akzioak