Dokumentuaren akzioak
Garaziko inauterien alfabetoa
Donibane Garaziko Lizeoko ikasleek Libertimendua eskainiko dute asteburuan, hirugarren aldikotz
Xede horrekin, hirugarren Libertimenduari lotu dira, beraz, Luku eta bere ikasleak. Igandean iraganen da. Hori baino lehen, bihar, Santibateren karietara menditik jaitsiko dira zirtzilak, Donibane Garaziko karriketan ibiltzeko. Ostatuz ostatu eske iragaiten den gaua, maskaturik. «Zirtzilen inauteria da, negukoa» dio Lukuk. «Libertimendua, aldiz, dantzariena da, udaberriarena, egunaz dena».
Igandekoa 9:30ean abiatuko da, kabalkadarekin, Eiheralarreko bidetik, Donibane Garaziko parte zaharrera. Trinketeko plazan 11:30ean Libertimendu bera ikusteko. Zirtzilak eta Bolantak, edo dantzariak, aurrez aurre. Lehia horretan, jokoari dantza erantzuna. Tartean, Erremundegi, Hiriart eta Mateo epaileak. Erdian, aktualitateko gai minberak. Azkenean, Garaziko inauteriak.
Dokumentuaren akzioak