Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Garai bateko eta oraingo soka dantzak elkartuta gaur Kalezarren

Dokumentuaren akzioak

Garai bateko eta oraingo soka dantzak elkartuta gaur Kalezarren

Goizean duela 35 urte soka dantza egin zutenak omenduko dituzte eta arratsaldean aurtengoa izango da

Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2005/06/24

Goizean meza nagusia izango da 11:00etan. Ondoren, berriz, egitarauan azaltzen ez den ekitaldi bat izango da. Duela 35 urte, 1970ean Kalezarren soka dantza egin zuten dantzariak omenduko dituzte bertan. Belmont izena jarri zioten talde hari eta orduko San Joanetan soka dantza egin ondoren, 35 urter pasa ondoren omenalditxo bat jasoko dute.



Bertan izango dira talde hartako kide gehienak. Izaskun Zubiria, Jose Manuel Mitxelena, Maria Jesus Elorza, Pako Alkorta, Miguel Mari Izagirre, Enkarni Alkorta, Pedro Mari Matxain, Elena Irureta, Jesus Mari Pagola, Irene Irureta, Angel Matxain, Loli Maiz eta Mikel Arriaga ziren dantzariak eta Iñaki Urkia erakustaile eta danborjolea.



Eguerdiko 12:30etan, berriz, toka txapelketa izango da eta arratsaldean 18:00tan buruhandiak txistulariekin batera.



Iluntzeko 19:00etan berriz ere soka dantzak hartuko du protagonismo nagusia. Iaz hasitako bideari jarraituz soka dantza ikusteko aukera izango da Kalezarko plazan. Kalezartarrak izango dira aurten ere dantzara irtengo direnak eta iazko arrakasta ikusita ziur aurten ere jende ugari gerturatuko dela plazara. Ondoren, sardina eta sagardo dastaketa iragarri dute eta gaueko 23:30etatik aurrera Trikidantz taldearekin dantzaldia. Biharkoari dagokionez, oilasko biltzaileen eguna izango dute Kalezarren. Goizean goiz izango da oilasko biltzaileen irteera eta eguerdia bitartean baserriz baserri ibiliko dira oilasko biltzen Kalezarko gazteak, 14:00etan izango baitute bazkaria.

Dokumentuaren akzioak