Garai bateko dantza luzea berreskuratu nahian ari dira Legasan

17 urtetik goitiko herritarrei dantza ikastera animatzeko deia egin diete.
Egilea
Ttipi-Ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Legasa
Mota
Albistea
Data
Lotura
Erran
Garai bateko dantza luzea berreskuratu nahian ari dira Legasan
Duela 25 bat urte Legasako dantza berreskuratu zutenak.

 

Garai batean Legasan dantzatzen zuten dantza luzea berreskuratzeko bidea hasi du berriz ere herritar talde batek. Urte luzez dantza galdua egon ondotik, duela  25  bat urte berreskuratu zuten, baina berriz ere alde batera gelditu zen. 

Dantza luzea dantzatzen. Artxiboko irudia.

Horri buelta eman nahian eta dantza berrartzeko asmoz, dantza ikasteko aukera emanen dute. 17 urtetik goitiko edozeinek ikasten ahal du eta dagoeneko hasia da jendea animatzen. Joseba Indabere herritarrak hartu du bere gain erakusteko ardura.