Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gandeia taldeak emanaldi bikaina eskaini du Beran

Dokumentuaren akzioak

Gandeia taldeak emanaldi bikaina eskaini du Beran

Gandeia taldeak emanaldi bikaina eskaini zuen larunbat ilunabarrean Berako Kultur Etxean. Hirutik batera mugatua zegoen Berako Kultur Etxeko aforoa eta 62 lagunek gozatu ahal izan zuten Amaia Cordobak (pianoa), Yorrick Tromanek (bibolina), Ion Irazokik (txistua) eta Lorea Lizarreta eta Oihana Santxotena dantzariek egindako lan ederraz. Hori bai, Kultur Etxeko ateak ireki eta bortz minututan sarrera guztiak agortuak zeuden.
Egilea
Ttipi ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2020/11/11
Lotura
Erran

Txistu eta piano duoa, bibolin eta piano duoa; nahiz, bibolin eta txistu duoa, denetik eskaini zuten musikariek: Kontrapasa (Jose Olaizola), Txoriak (Aita Hilario Olazaran), Eztai taldea (Aita Donostia), Donostia (Pablo Sorozabal), Poupée Valsante (Fritz Kreisler), Mendiko soinuak (Jesus Guridi), Le basque-La Biscayenne (Marin Marais), Hiru ataletako alborada (Eduardo Gorosarri) eta Hiru dantza (Aita Donostia) jotzen zuten bitartean, bi  dantzariek ikuskizun honetarako egindako koreografiak ere dantzatu zituzten eta bisetan, Jose Ignazio Ansorenaren Kurruxko fandangoa eta Berako Makildantzako zati batzuk opari.

Dokumentuaren akzioak