Dokumentuaren akzioak
Gamere-Zihigako gazteek 2012ko maskaradak bertan behera utzi dituzte
Xiberoko Botzan bere webgunean
argitaratu da maskaraden ezeztatzea iragartzen duen berria. Gertakari
larri bat tarteko Gamere-Zihigako gazteek ezin izanen dute bete iragan
apirilean harturiko konpromisoa. Berez, nehoiz baino goizago egin zuten
maskaradak antolatzeko haien asmoa.
Gamere-Zihigan eskola txikia hetsi dute aurten, eta herriak bizi duen
egoera larriari erantzuteko nahian-edo, gazteek erronka gisa hartu zuten
2012ko maskaraden antolaketa.
"Eskola itxi digute eta gazte gehienak herritik kanpo joan behar dute
ikasketak eta lana egiteko, baina Gamere-Zihiga bizirik dela erakutsi
nahi dugu Maskarada antolatuz" azaldu zuen orduan Mathieu Tauzin gazteak
Xiberoko Botzan.
2011k maskaradari utzi dion bigarren albiste larria da gaurkoa. Santa
Graziko gazteek hartua zuten aurtengo maskaradak kaleratzeko ardura, eta
halaxe hasi zuten urtean. Alta, egitasmoaren partaide zen pretsuna
baten heriotzak guztiz atsebakeak utzi zituen antolatzaileak eta
hamabost emanaldi egin behartrean sei baizik ez zituzten egin, gertakari
larri horren istean galditu baitziren.
Gamere-Zihigak ez badu maskaradarik antolatzen, zaila izanen da heldu
den urtean ekimen hori izaitea, tarte gutti bada beste batek ardura hori
beregai hartzeko. Dena den, datozen egunotan argituko da 2012an
Xiberuan maskaradarik izanen den ala ez.
Santa Graziko maskaradak bertan behera geldit zirenean, dagoeneko
hainbat jendek oharrarazi zuen geroa ez zela bermaturik neguaren ostean
udaberria gertu dela iragartzen digun maskaradendako. Laurents Chuburuk
Xiberoko Botza irratiaren mikrofonoetan erran zuenez, "posible litzateke
maskarada Santa Graziko azkena izaitea gazteen eta euskaradunen
murriztearengatik".

( Irakurri ere: www.dantzan.com )
Dokumentuaren akzioak