Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Galiziar haizedun musika, Herri Musika Txokoaren bigarren Udako Kontzertuan

Dokumentuaren akzioak

Galiziar haizedun musika, Herri Musika Txokoaren bigarren Udako Kontzertuan

Egilea
Erik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/07/20
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Brisas do Quenlho taldea gonbidatu dute. Goizerako, kontzertu didaktikoa eta dantza tailerra antolatu dituzte; arratserako, kale-buelta eta kontzertua.

brisas do quenllo
Brisas do Quenllo kultur elkarteko kideek egun betea izango dute astelehenean.

Herri Musikaren Txokoak udari dagokion kontzertua datorren astelehenerako —hilak 24— programatu du. Urtaroko bigarrena izango da, Altzibarko festetan egin zutenaren ondoren. Oraingoan, Galiziako talde bat gonbidatu dute, Brisas do Quenlho.

Goizean saio parte-hartzaileak egingo dituzte. Haurrentzako kontzertu didaktikoa izango da lehenengo saioa, 10:30ean, Landetxe auditoriumean. Ordubete geroago, Galiziako herri dantzen tailerra hasiko da, toki berean. Jota eta muñeirak dantzatzen ikasiko dute.

Arratsean Iturriotzen ibiliko dira Brisas do Quenlhoko taldekideak. 19:00etatik aurrera, kale-bueltan abiatuko dira, auzoko festak girotzeko helburuarekin.

21:30ean izango da udako kontzertuaren txanda. Galiziatik etorritako taldeak hango doinuak ekarriko ditu.

Pontragan jaio zen kultur elkarte hori, inguru hartako musikari laukote baten eskutik. Urtetan Brisas do Quenlho izenarekin jotzen aritu ondoren, elkarte bat sortzea erabaki zuten.

Herri musika eta dantza gazteei helarazteko asmoarekin sortu zuten elkartea.

Dokumentuaren akzioak