[Galeria] Zirikatzen hasi dituzte Inauteriak

Azeri Dantzarekin eman zieten hasiera atzo errenteriarrek Inauteriei. Txiki zein heldu, bihurrikerietan aritu ziren herriko kale eta plazetatik.
Egilea
Imanol Saiz
Hedabidea
Oarsoaldeko Hitza
Lekua
Errenteria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Hasi dira Inauteriak, hasi da festa Errenteria-Oreretan. Iazko hutsunearen ondoren, gogotsu bezain bihurri ibili ziren atzo Ereintza Dantza Taldekoak. Azeri Dantzarekin egin zuen eztanda atzo festak, herriko kale eta plazetatik zirikatzen ibili ondoren, kolorez bete zuten Lehendakari Agirre plaza, txiki zein helduek.

Hona, atzokoan jasotako zenbait irudi: