Dokumentuaren akzioak
Galak itxiko du igandean Donostiako hilabetea
Donostiako
Dantzaren Hilabetearen barruan hainbat ekintza izango dira asteburuan,
ekitaldi guztiei amaia emateko. Larunbatean, Jon Vallejo Dresdeko
Operako dantzari bakarlaria eta Monica Zamora Birminghamgo Royal
Balleteko dantzari ohia sarituko ditu Gipuzkoako Dantzari Profesionalen
Elkarteak Antzoki Zaharrean. Artista agertu-berriaren saria jasoko du
Vallejok, eta ibilbide osoari emandakoa Zamorak.
Igandean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren Gala ospatuko da
Viktoria Eugenia antzokian. Alicia Amatriain, Stuttgarteko Balleteko
dantzari nagusia bertan izango da. Santamaria Compañia de Danza,
Thierry Malandainen Ballet Biarritz, Aukeran eta beste hainbat dantza
talde izango dira Dantzaren Hilabetearen azken eguneko ekitaldian.
Dokumentuaren akzioak