Dokumentuaren akzioak
Gaizka San Pedro: "Laburra izan den arren, oso gustura ibili gara"
Andratx herrian asteburuan ospatu den dantza jaialdian parte hartu dute Bermeoko dantzariek.
Pasa den barikuan joan ziren Andratx herrira, eta domekan bueltatu
ziren. «48 ordu eskas izan ditugu hainbat gauza egiteko. Hala ere,
denetarik egin dugu. Hondartzara joateko astia ere izan dute batzuek».
Lehenengo dantza jaialdia
Mallorkako Andratx herrian egin duten lehenengo dantza jaialdian parte hartu dute Bermeotik joandako 36 dantzarik.
Zapatuan, Andratx herriko kaleetatik ibili ziren kalejiran, bertako dantza taldearekin eta Valentziako dantza talde batekin.
Dantza jaialdia, hala ere, domeka goizean izan zen, eta hainbat
dantza egin zituzten bermeotarrek: fandangoa, arin-arina eta
sardinerak, esaterako. Pena handiz, baina dantzan egin eta alde egin
izan behar genuen».
Dokumentuaren akzioak