Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gaizka Morales Richard: "Errekonozimendu bat da nire ibilbide profesionalean"

Dokumentuaren akzioak

Gaizka Morales Richard: "Errekonozimendu bat da nire ibilbide profesionalean"

Egilea
Larraitz Zeberio Lekuona
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Elgeta
Mota
Albistea
Data
2024/10/31
Lotura
Goiena
Gaizka Morales Richard Juan Berlangaren 'Juancaballo' obra dantzatzen. (Argazkilaria: Cristel MJ)

Dantza Konpainia Nazionalak fitxatu berri du elgetarra. Urri hasieran egin zituen hautaketa-probak eta bost urteko lan-kontratua sinatu du. Bakarlari mailako kontratua da, gainera. Pozik da Gaizka Morales Richard (Elgeta, 1997).

Ze garrantzi du zuretzat bakarlari mailako kontratua lortu izanak?

Azkenean, errekonozimendu bat da nire ibilbide profesionalean. Bi audizio zeuden; bietara aurkeztu nintzen eta oso pozik nago maila horretako kontratua lortu izanarekin. Egia esan, dezenteko erronka izan da niretzat probak prestatzea. Ohikoak diren ballet eskola bat eta dantza garaikideko errepertorio bat prestatzeaz gainera, ballet klasikoko bariazio bat ere aurkeztu behar zen bakarlari probetarako. Entrenatzeko egunero egiten dut nik balleta, baina ez naiz dantzari klasikoa.

Dantzaren munduan bost urteko kontratua sinatzea ez da oso ohikoa.

Estatu mailan horrelako kontratu finkoak egiten dituen dantza konpainia bakarra da. Ikuspuntu pertsonaletik asko nabarituko dut; izan ere, ikasten jarraitzeko aukera emateaz gainera, egonkortasun bat eskainiko dit, eta atzerrira irteteko beharrik izan gabe. Madrilen etxean bezala sentitzen naiz ni.

Muriel Romerok hartu berri du konpainiaren zuzendaritza.

Azken hamarkadan zuzendari oso klasikoak izan ditu konpainiak, eta, egia esan, ez nuen neure burua hor ikusten. Romero irakasle izandakoa dut eta ezagutzen dut haren lana. Horrek ere animatu ninduen audizioetara aurkeztera. Haren proiektuaren inguruan irakurri dut, eta gustatzen zait. Esan du gauzak beste modu batera egin nahi dituela. Noski, klasikoa egingo dugu, baina gauza oso garaikideak egiten ere badaki.

Noiz hasiko zara konpainia berrian?

Astelehenean. Madrilgo Mataderon dago egoitza, eta bertan entseatuko dugu astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara. Badakit, hasiera batean, aurreko zuzendariak lotuta utzi dituen pare bat emanaldi prestatu behar ditugula. Ondotik etorriko dira proiektu berriak. Ez dut taldeko kiderik ezagutzen, baina hasteko deseatzen nago eta jakin-min handia dut ze koreograforekin arituko garen jakiteko.

Dokumentuaren akzioak