Dokumentuaren akzioak
Gaizka Barandiaran etnologoa omenduko dute bihar Donostian
Barandiaranek lan ugari egin du euskal folklorearen alde, besteak beste, euskal dantza tradizionalak erakusten. Omenaldiak egun osoa iraungo du. Goizeko 9:00etan hasiko da, Donostiako Udaleko txistularien dianarekin. Ondoren, 10:30ean, meza izango da Andia kaleko Josulagundiaren elizan. Handik, Gipuzkoako Diputaziora joango dira Gaizka Barandiaran, bere senideak eta omenaldiaren antolatzaileak. 12:00etan omenezko ekitaldia egingo diote bertan. Eta irteeran, Soka dantza danzatuko dute. 18:00etan, Brokel dantza eskainiko dute Konstituzio plazan Gipuzkoa osotik etorritako dantzariek, eta 19:00etan erromeria izango da.
Dokumentuaren akzioak