Dokumentuaren akzioak
Gaizka Barandiaran dantza-maisu eta ikertzailea hil da
Oñatin jaio zen, 1916ko mar-txoaren 3an. Belgikan burutu zituen ikasketak, Filosofia eta Letretakoak eta Eliz-Teologiakoak.
Ikasketak
bukatuta eta apaiz, hamabost urtez Tuteran izan zen, jesulagunen
ikastetxe batean irakasle lanetan eta eta inguruko hainbat herritan
predikatzen. Gero Austriako Innsbruck hirian hiru urte egin zituen.
Egonaldi horretan folklore gaietan adituak ziren zenbait ikertzaile
ezagutzeko aukera izan zuen, Karl Horak besteak beste.
1967an
Innsbruck-etik Donostiara itzuli zen eta dantzaren inguruko ekitaldien
antolaketari eta ikerketei gogo-betez heldu zien. Nazioarteko
jardunaldien antolaketa, Euskal Dantzarien Biltzarraren Hegoaldeko
ataleran abiatzea, eta hainbat dantzari buruzko deskribapenak eta
intrepretazio sinbolikoak jorratu zituen. 1992an jubilatu zen eta
Donostian bizi izan zen, erabat ahuldu eta Loiolako komentura joan
arte.
Euskaltzale moduan ere nabarmendu zen. Homeroren Iliada
itzuli zuen euskarara eta 1961ean euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Hainbat hizkuntza zekizkien, kanpoko bere egonaldiak zirela-eta.
Josemari Velez de Mendizabalek liburua osatu zuen orain urte gutxi
gizon honen biografiarekin.
Dokumentuaren akzioak