Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Gailur klasikoa

Dokumentuaren akzioak

Gailur klasikoa

‘Beltxargen aintzira’

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Kritika
Data
2001/12/23

Gabonetako oparia izan da Mariinski antzokiko baletak eskaini diguna, dantzarik xelebreena, herrikoiena eta ikusiena: Piotr Txaikovskiren Beltxaurgen aintzira. Arraroa da, gaur egun, errusiarrek antzezten duten jatorrizko bertsio akademikoa adierazpen dramatiko bikainarekin egiteko duen gaitasuna. Apenas dira munduan honelako bitxia emateko gai diren talde handiak.



Beltxarga emakumezkoak ezin aipatu gabe utzi bigarren eta laugarren ekitaldietan, Pas a quatre-n, dantza pausoen ereduzko erakustoki klasikoa eginez. Aipagarriak ere hasierako gazteluaren aurreko eszena kolektiboa, mutilezkoen dantza, hirukoteena, gaztelu barruko lurraldeeako dantzak. Baina dantza klasikoan Odette-Odileren dantza rola gaindizea ere zaila da. Zailtasun eta edertasun handiko dantza inpernutarraren aurrean Svetlana Zakarofak eder bete zuen lan neketsua. Berarekin Danila Korsuntzev, Sigfrido printzearen rolean, heroinaren euskarriarena egin zuen, itxura ona emanez jauzietan.



Dantzari guztiak ondo



Antzekoa, baina bortitzagoa eta mailan gora egin zuen Ilia Kusnetsof-ek Rotbart azti gaiztoaren rolean, zoragarri. Txalotuak izan ziren Andrei Ivanofen birak eta jauziak. Gruzin zuzendariak ondo gidatu zuen orkestra.



Sarrerak agortu egin ziren, eta dantzaldira etorritako umeak oso gustura egon ziren hiru orduko emanaldian. Adierazgarria.

Dokumentuaren akzioak