Dokumentuaren akzioak
Fun Dantz lehiaketak inguruko dantzari urbanoak batu ditu Ibarra Kiroldegian
Break On Stage antolakundeak eta Aretxabaletako Udalak sustatzen duten ekitaldiari esker, Irungo, Gasteizko, Donostiako Bilboko edota Iruñeko dantza-talde garaikideen koreografiak ikusteko aukera egon da Ibarran. Bailarako parte-hartzea Bergarako Candem Town taldeak ziurtatu du. Maila absolutuan The Factory bilbotarrak izan dira txapeldunak. Hala, maiatzaren 21ean Barakaldon egingo den Break On Stage jaialdi handirako txartela eskuratu dute.
Dokumentuaren akzioak