Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Fun Dantz jaialdia, beste behin ere arrakastatsua

Dokumentuaren akzioak

Fun Dantz jaialdia, beste behin ere arrakastatsua

Egilea
Fun Dantz jaialdia, beste behin ere arrakastatsua
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Aretxabaleta
Mota
Albistea
Data
2024/03/19
Lotura
Goiena

Ibarra kiroldegia bete egin da aurten ere, dantza urbanoen erakustaldiekin. 500 bat lagun elkartu ziren, batzuk dantzan egiteko eta beste batzuk ikusteko, eta "aparteko giroa" sortu zuten guztien artean. Hiru kategoriatan banatuta hogei taldek jardun zuen lehian.

Antolatzaileak pozik agertu ziren lehiaketak emandakoarekin: "Oso ondo joan zen guztia. 500 lagun inguru, 90 minutuko jaialdia, hogei koreografia, epaileen erakustaldia, parte-hartzaileen maila ona eta euskaraz".

Hiru kategoriatan banatuta hogei taldek jardun zuen lehian, eta honako hauek izan ziren irabazleak:

  • Haurren kategoria: 1. Wild Kids (Barakaldo) eta 2. Candem Joys (Bergara).
  • Gaztetxoen kategoria –16 urtez azpikoak–: 1. Wild Side (Barakaldo) eta 2. Malibu con piña (Iruñea).
  • Kategoria absolutua: 1. Slippery (Durangaldea, Bilbo) eta 2. Factoritos (Bilbo).

Irabazleek diru sariak jaso zituzten, eta kategoria bakoitzeko lehenengoek maiatzaren 11n Barakaldon egingo den BreakOnStage jaialdirako txartela eskuratu zuten.

 

Dokumentuaren akzioak