Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Freudekin dantzan, Leire Ituarteren koreografian

Dokumentuaren akzioak

Freudekin dantzan, Leire Ituarteren koreografian

Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/03/11

Sigmund Freud da gidaria dantzaren bidez kontatzen den istorio horretan. Totemaren eta tabuaren artean dantzan, Eros eta Tanatosen artean; errepresioa eta desioa, sadismoa eta masokismoa. Bi poloen arteko joko horretan emakumea ez da bere buruaren jabe, gizonezkoen desioaren arabera moldaturiko gauza baizik. «Zer egiten dugu guk saltsa horretan?», galdetzen dio egileak bere buruari. Joseba Alvarez de Eulatek, Helena Golabek eta Olatz de Andresek ere hartzen dute parte. Deliciasekin batera, beste bi lan labur ikusi ahalko dira saio berean: Olatz de Andres eta Jorda Ferreren Soy una cosa que dura eta Jorge Lastraren Naranjas del tiempo.

Dantza. 'Delicias', 'Soy una cosa que dura' eta 'Naranjas del tiempo'. Lekua: La Fundicion, Bilbo. Noiz: Gaur, 20:30ean.

Dokumentuaren akzioak