Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Frantzian dira Alurr-ekoak Ibarra 'Munduko kulturak eta ohiturak' jaialdia ari da ospatzen, eta bertan parte hartzen dute eskualdekoek .

Dokumentuaren akzioak

Frantzian dira Alurr-ekoak Ibarra 'Munduko kulturak eta ohiturak' jaialdia ari da ospatzen, eta bertan parte hartzen dute eskualdekoek .

Komunikabidea
Tolosaldeko Hitza
Tokia
Ibarra
Mota
Albistea
Data
2010/07/09

Bihar Euskaldunak ezagutzen izenpean ekitaldi nagusia eskainiko du Alurr-ek. Giroa berotzen joateko, antolatzaileek afari euskalduna eskainiko dute parte hartu nahi duen ororentzat, eta jarraian, eskualdekoen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Hurrengo egunean, larunbatean, Munduko Lorategiekin GauaÓ izenburupean, Georgia, Rapa Nui, Lituania eta Nigeriako taldeekin batera emanaldia eskainiko du Alurrek Nazioarteko Zapataren Museoko lorategietan.

Azkenik, hilaren 11n, hau da, igandean, jaialdian parte hartzen duten talde guztiek Saint-Donat-sur l'Herbasse-eko kaleetan zehar desfilea egingo dute eta udaletxean agintarien harrera izango dute. Arratsaldean berriz, Gure ezberdintasunak lantzen izenpean, Benin, Georgia, Indonesia, Lituania, Peru eta Frantziako taldeekin batera emanaldia eskainiko du Alurrek. Dantza Taldearen helburu estrategikoetariko bat «euskal dantza eta kulturaren bitartez beste herrietako kulturetara gerturatzea eta elkartrukeak sustatzea izanik, jarduerak parte-hartzaileengan kultur aniztasunarekiko, aparteko sentsibilitatea, jakin-mina eta elkartasuna sortu eta sustatu» nahi duela diote taldeko arduradunek.

Gazteak kulturartekotasuna eta elkartasuna «egun hainbat herrik, kulturak eta talde etnikok bizitzen eta pairatzen dugun egoera dela eta» ezinbesteko estrategia sozialak direla ohartarazi nahi dute Dantza Taldekoek, era berean. Hori dela eta, euskal dantza eta musika akuilu eta bide izanik, Alurrek kulturaren eta kulturen arteko harremana sustatzea eta garatzea du xede. 

Argazkip00008001

Dokumentuaren akzioak