Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Formatu ahitua?

Dokumentuaren akzioak

Formatu ahitua?

Kazetari ikasle leial gisa, kafetegia finantzatzen nagoen honetan (ama, ez pentsa "piper" egin dudanik), lagun arteko tertulian nor bere asteburuko anekdotak kontatzen ari gara.
Egilea
Mikel Lizarazu
Komunikabidea
Goiena
Mota
Iritzia
Data
2014/05/04
Lotura
Goiena

Eta horixe da nire gogoeta hau idaztera bultzatu nauen gaia. Helduen Debagoieneko Dantzari Eguna ospatu da Arrasaten, eta hainbat konklusiotara iristeko beta eman dit egun honek. Alde batetik, ezin naiteke antolakuntzakoei nire esker ona eman gabe gelditu, ikaragarrizko lana egin zutelako, eta benetan baloratzekoa delako orokorrean edukitako portaera. Loreak albo batera utzita, baina, nire gogoetatxoan murgiltzeko unea iritsi dela uste dut. Autoak, pentsaerak, bizimodua, gizartea, guztia ari da etengabe aldatzen; beraz, euskal folklorea plazaratzeko era ere aldatu behar denaren ondoriora iritsi naiz.

Nire ibilbidea ez da ziurrenik beste batzuek egin dutenaren erdia ere, baina formatu hau akitua, ahitua dagoen sentsazioa izan nuen eta hori barneko batek sentitzea ez dut uste oso positiboa denik. Beraz, idatzi honekin, gure tradizioa erakusteko modua aldatzeko gogoeta egitera natorkizue. Guztion artean, irakurketa bat egin, eta denak erabakitako planteamendu batekin. Herritik eta herriarentzat eginiko festa bat. Esfortzu gehiago suposatu dezake agian, baina fruituak ere oparoagoak izan daitezke. 

Besterik gabe, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu!

Ah, eta ezin gelditu esan gabe, datorren urtean Antzuolarrok etxean jokatzen dugula, eta beste era bateko ikuskizuna eskainiko dizuegula! ;-)

Dokumentuaren akzioak