Dokumentuaren akzioak
Folklorean aditua den Juan Antonio Urbeltz Mundakan egongo da bihar
'Entomologia ezpata eta inauteri dantzetan' izeneko hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, Mundakako Kasinoan.
Mundakako Alkartasun Elkarteak Entomologia ezpata eta inauteri dantzetan hitzaldia antolatu du biharko (otsailak 17). Folklorean aditua den Juan Antonio Urbeltzek eskainiko du hitzaldia, 19:00etan, Mundakako Kasinoan.
Azaldu dutenez, koreografo, folklorista eta idazle nafarrak “dantza eta sinbologiaren munduan barrena bidaia antropologiko zirraragarri” batean murgilduko ditu bertaratutako guztiak, eta interpretazioaren argitan, “ikusleak begi berriekin ikusi eta gozatuko” duela nabarmenduta.
“Duela milioika urtetik, gizakia intsektuekin bizi da. Horietako asko beldur dira uztak suntsitu eta goseteak sortzen dituztelako, gaixotasunak transmititzen dituztelako… Beldur atabiko sakon hori gure dantzen antzinako adierazpenean ere islatzen da”, dio Urbeltzek. Biharko hitzaldian horiek ezpata dantzetan eta inauterietan izandako presentziaz hitz egingo dutela esan du.
Juan Antonio Urbeltz Iruñean jaio zen, 1940an, eta Donostian bizi da. Azken berrogei urteetan, euskal kultura tradizionalaren eta inguruko zenbait eremuren inguruan jardun du.
Dokumentuaren akzioak