Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Folklore tradizionala sustatzen duen “Plazarik Plaza” programa antolatu dute

Dokumentuaren akzioak

Folklore tradizionala sustatzen duen “Plazarik Plaza” programa antolatu dute

Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldearen laguntzarekin. Programa Basurtun gauzatuko da asteburu honetan, urriaren 6an eta 7an (Aita Donostia plazan eta inguruetan).
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Basurtu
Mota
Albistea
Data
2018/10/03
Lotura
Uriola

Beste urte batez Basurtuko “Basurto Berri” Merkatarien Elkartearen laguntza ere baduen programaren edizio honen gonbidatu berezia Jacako (Huesca) Grupo Folklórico Alto Aragón taldea izango da. Euren lanaren erakusketa eskainiko diete Bilboko ikus-entzuleei, eta Aragoiko musikaz, dantzaz eta antzinako tradizioez beteko dituzte Basurtuko kaleak.

Grupo Folklórico Alto Aragón taldea 1975ean sortu zen, Pirinioetako bailaretako ohiturei eta tradizioei bizirik eusteko, palotiauak, jotak, balsak, boleroak, albadak, dantzak, mazurkak, bazkalostekoak edo Gabonetako kantak biltzen dituen errepertorioa berreskuratuz. Izan ere, euren emanaldietan, Aragoiko txoko guztietatik bidaiatzera gonbidatzen dituzte ikus-entzuleak.

Plazarik Plaza” ekimenaren edizio hau larunbatean, urriaren 6an, hasiko da, eguerdiko 12:00etan, Beti Jai Alai taldeakburuhandiekin eta erraldoiekin batera egingo duen kalejirarekin. Arratsaldeko programazioa 18:30ean hasiko da kalejira batekin, eta gauera arte luzatuko da, 19:00etan hasita Beti Jai Alai taldearen bertako folklorea eta gonbidatutako taldearen erritmo herrikoiak eskainiko dituen emanaldiarekin. Jardunaldiari amaiera emateko Orquesta Iris izango dugu, gaueko 21:00etatik aurrera.

PLAZARIK PLAZA” EGITARAUA
Lekua. Aita Donostia plaza eta inguruak

URRIAK 6 
12:00 Kalejira: Erraldoiak eta buruhandiak Beti Jai Alairekin
18:30 Kalejira: Beti Jai Alai eta Grupo Folclórico Alto Aragón (Jaca)
19:00 Dantza erakustaldia Grupo Folclórico Alto Aragón eta Beti Jai Alai taldeekin 
21:00 Orquesta Iris

URRIAK 7 
11:00 Kalejira umeen eta gazteen dantza taldeekin.  
12:00 Erakustaldia umeen eta gazteen dantza taldeekin

Folklore tradizionala sustatzen duen “Plazarik Plaza” programa antolatu dute

Dokumentuaren akzioak